XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina aurkezten ahal zaizkie AOI eredua esperientziarik izan ez duten irakaslegaiei?

Lehen atalean APPri buruz azaldutako zalantza eta galderez armaturik eta 3. atalean emandako argudioetan sendoturik, Barbara Garsid-ek British Council-ek Izmir-ren daukan ikastegiko prestatzaileak AOI eredua proban jartzea erabaki zuen.

CTEFLA ikastaroaren erdialdera hasi zen AOIrekin, irakaslegaiek zelanbaiteko esperientzia bereganatuta zeukatenean ikasgelako oinarrizko tekniketan eta APP zikloan, eredu hori gaur egungo EFL testuliburuetan agertzen den bezala.

Hasieran, irakurtzeko ataza bat jarri zien (Willis, 1991), AOIren printzipio batzuk aurkezten zituena.

Bertan adierazten zen nola AOI saiatzen den hizkuntzak ikasteko baldintzarik onenak ezartzen, eta ikasgelan hizkuntz mota diferenteak eragiten bai hizketa pribatua, berez-berezkoa, ikertzekoa, eta bai jendaurreko bertsioak, planifikatuak, azken-azkenekoak (Willis 1987).

Ondoren, irakaslegaiek eztabaidatu zuten AOI planteamendua zertan aldentzen den APPtik, eta eredu biok zertan datozen bat, itxura batean bederen.

Hona hemen irakaslegaien aurreneko komentarioak (irakurri eta gero):

Antzak:

AOI APP bezalakoa da, baina buruz behera jarrita.

Urrats berberak ditu, baina ordena desberdinean.

Irakasteko teknika gehienak elkarren antzekoak dira.

Bietan begiratzen zaio bai jariotasunari eta bai zuzentasunari ere.

Bietan uzten da lekua hizkuntzaren forma eta esanahiari arreta jartzeko.

Desberdintasunak:

AOIk ez ditu irakasten hizkuntz zati isolatuak eta gero saiatu (askotan lortu barik) horiek denak hizkuntzaren gorputz osoan biltzen.

Hizkuntza ikasleek dakiten/egin dezaketen/egin gura dutenetik eta atazatik bertatik sortzen da.

Trebetasunak benetan integratuta daude, eta euren artean biltzen dira bai beste metodo batzuek mikrotrebetasunak deritzenak eta bai lau trebetasunak ere.

Komunikatzeko eta entzuteko benetako premia dago.

AOIk bereizten du komunikazio pribatua (jariotasunean oinarritua) eta jendaurreko komunikazioa (zuzentasuna gehi jariotasuna).

Gero irakaslegaiek AOI ziklo batzuk frogatu zituzten; bata irudiak alderatzean oinarritzen zen, eta bestea egunkari bateko kontaketa labur batean.

Azkenik, irakas-praktikarako, atazetan oinarritutako eskolak planifikatu eta elkarlanean eman zituzten, oinarrizko mailako euren ikasle helduen taldeetan.